Beste aldetik, aitona-amonak daude. Hauek bigarren gurasoak direla esan dezaket, laguntzeko asmoa daukate beti eta irribarrea ez dute galtzen... Betirako izan beharko ziren, inoiz galdu. Gero, izeko-osabak daude, lehengusuak... bakoitzak bere gauza onak ditu, ezin gaitezke inortaz kexatu.
Familia alde batera utzita. Zer esan dezakegu lagunei buruz? Harreman batzuk minutu gutxitan jaiotzen dira eta beste batzuk, aldiz, hilabeteak tardatu ahal dute. Lagunak, aukeratzen dugun familia da, guk jakin behar dugu norekin elkartuko garen eta norekin ez. Haiekin parrandan joango zara, haiekin gauza asko ikasiko dituzu, ondo pasatuko duzu, gauza dibertigarriak egingo dituzu... Azken finean, betiko izango dira, edo hori espero dugu giztiok "Lagunek txarrerako, onerako eta tontakeriak egiteko daude"
Eta hori alde batera utzita, gauza serioagoak kontatzeko aukera dago, beti prest egongo dira laguntzeko. Familiaz aparte, haiek oso ondo ezagutzen zaituzte, badakite noiz zauden txarto eta noiz ondo, eta lehenengo kasuan izanez gero, animatzeko eta elkarrizketa ona izateko eskubidea dago.
Orduan, familiaz aparte, kalean beste familia bat dago, ere bai garrantsitzuak direnak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario