miércoles, 1 de octubre de 2014
Irailak hamabi
Bi mila eta hamabiko irailaren hamabian hasi zen. Hortik aurrera bizitzan pausoak eman behar dira. Guztia betirako ez du irauten, hori esaten dute behintzat; baina ez dakit batzutan onerako edo txarrerako den hoberen.
Egun honetan, bi lagun elkartu ziren, duela hilabeteak ez zirela ikusten eta orduan, hitz egiteko egun aproposa izan zen, baina denbora gutxi egongo ziren elkar, gero bakoitzak bere gauzak egitera joan behar zirelako. Batek zerbait erostera joan behar zen eta besteak, aldiz, bere koadrilako lagunekin elkartu behar zen bideo bat egiteko, sorpresa moduan.
Orduan, momentu batean, batek mobila hartu eta ikusi zuen zerbait garrantzitsua zuela irakurtzeko, eta gero, biak irakurtzean hitzik gabe geratu ziren, ezer esan barik minutu batzutan. Baina berria ona zen, bai, haiek gogo handiekin espero zutena zen, eta orduan ez dakite ez batak ez besteak zergatik mutu geratu ziren, gauza arraroa izan zen.
Minutu pare batzuk pasa eta gero, biak berriro hitz egin zuten baina agur esateko ordua heldu zen, orduan bakoitzak bere bidetik joan zen. Gero, batek bere lagunekin elkartzean, ez zuen gogorik ezer egiteko, baina azkenean pausua eman eta ahalegindu zen bideoa egiten.
Gauean, bideoa egitera joan zena, bere etxean zegoela, berriari bueltak ematen jarraitu zuen. Ez zuen sinisten; berririk onena egun horretan heldu zitzaion.
"Gutxien espero duzunean, sekula pentsatutako zeozer gertatzen da "
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario