miércoles, 15 de octubre de 2014
Beirazko botilak
Zer gertatzen da gazteek parrandan ateratzean? Alkohola? Tabakoa? Dantza?
Hori da nagusien kexka, baina ez gurasoena, haiek suposatzen delako badakitela, haien seme-alabek esaten dietela zer egingo edo egin duten, baina, kexka hori adinduena da batez ere.
Adinduek, "Festa" hitza esaten edo entzuten dutenean, soilik gazteen festa imajinatzen dute, hau da, alkoholez beteta eta lurretik botata. Baina ez dute horrela pentsatu behar, nahiz eta batzuetan ikusi beirazko botilak, beti ez da horrela izaten. Hau da, ondo pasatzeko, ez da alkohola kontsumitu behar. Lagunekin egonez gero, festa ondo joango da.
Orduan, adinduek zergatik pentsatzen dute horrela? Seguruenik horrela pentsatzen dute zeren eta lehen, haiek gazteak zirenean, alkoholik ez zen kontsumitzen eta orain, gero eta gehiago, gero eta gazteago...
Leku bateko jaiak direnean, beti daude botilak lurretik botata eta haiek ikustean, ikuspegi txarra daukate.
Baina, haiek ere tabernaz taberna doaz, eta horregatik guztiok egin behar dute hori? Ez. Ezin da orokortu, batzuk zerbait egiten badute, guztiek ez dute berdina egin behar.
Konklusioan, adinduek horrela pentsatzen dute haiek dituzten ikuspegiengatik. Hau da, haiek bakarrik ikusten dutena, nahiz eta momentuan ez egon. Eta gazteek festara joaten direnean, alkoholarekin eta beste gauzekin erlazionatzen dute. Beste aldetik, gazteen pentsamendua izan ahal da adinduek tabernetan daudela egunero, nahiz eta guztiok ez joan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario