jueves, 9 de octubre de 2014

La vita è bella



Zenbat aldiz esan digute bizitza gauzarik onena dela? Zenbat aldiz esan digute bizitzan momentu guztiak aprobetxatu behar ditugula? Zenbat aldiz entzun dugu bizitzak oportunitatea eman digula bertan bizitzeko? Ondo. Bizitzari buruz esaten diguten eta entzuten ditugun gauza onak errealak dira.

Guztiok, jaiotzen garen lehenengo momentutik bizitzan etapa batzuetatik igaro behar dugu.
Hau da, jaioberria garenean, zerbait eskatzeko negar egin behar da, gero, hitzak ikasten dira eta adin gutxirekin ibiltzen ikasten da. Handiagoa garenean, ikastolara joan, lagunak egin eta une hortik aurrera gauzak ikasiko dira, baina ez bakarrik liburu bat aurrean dugunean, baizik eta kalean, lagunekin, gurasoekin,.. edozein lekutan edo edozeinekin gauza berriak ikasten dira, nahiz eta guk ez konturatu.
Nagusiagoak izatean, lan egiten ere ikasten da, egunez egun hobeto egin ahal izateko, zure bizitza, familia, etxea.. aurrera atera ahal izateko.
Adinduak izatean, guztiok pentsatzen dugu dena ikasita daukagula, baina nire ustez ez. Nire ustez egun, ordu eta minutu guztietan ikasten gaude, nahiz eta interesik gabekoa izan.

Bizitzan, momentu onak eta momentu txarrak daude. Baina, txarrak zertarako gogoratu? Horrela ezin izango dugu ondo disfrutatu.


"Bizitza bakarra da, eta gozatu behar da"





No hay comentarios:

Publicar un comentario