miércoles, 15 de octubre de 2014

Beirazko botilak



Zer gertatzen da gazteek parrandan ateratzean? Alkohola? Tabakoa? Dantza?
Hori da nagusien kexka, baina ez gurasoena, haiek suposatzen delako badakitela, haien seme-alabek esaten dietela zer egingo edo egin duten, baina, kexka hori adinduena da batez ere.

Adinduek, "Festa" hitza esaten edo entzuten dutenean, soilik gazteen festa imajinatzen dute, hau da, alkoholez beteta eta lurretik botata. Baina ez dute horrela pentsatu behar, nahiz eta batzuetan ikusi beirazko botilak, beti ez da horrela izaten. Hau da, ondo pasatzeko, ez da alkohola kontsumitu behar. Lagunekin egonez gero, festa ondo joango da.

Orduan, adinduek zergatik pentsatzen dute horrela? Seguruenik horrela pentsatzen dute zeren eta lehen, haiek gazteak zirenean, alkoholik ez zen kontsumitzen eta orain, gero eta gehiago, gero eta gazteago...
Leku bateko jaiak direnean, beti daude botilak lurretik botata eta haiek ikustean, ikuspegi txarra daukate.

Baina, haiek ere tabernaz taberna doaz, eta horregatik guztiok egin behar dute hori? Ez. Ezin da orokortu, batzuk zerbait egiten badute, guztiek ez dute berdina egin behar.

Konklusioan, adinduek horrela pentsatzen dute haiek dituzten ikuspegiengatik. Hau da, haiek bakarrik ikusten dutena, nahiz eta momentuan ez egon. Eta gazteek festara joaten direnean, alkoholarekin eta beste gauzekin erlazionatzen dute. Beste aldetik, gazteen pentsamendua izan ahal da adinduek tabernetan daudela egunero, nahiz eta guztiok ez joan.



jueves, 9 de octubre de 2014

La vita è bella



Zenbat aldiz esan digute bizitza gauzarik onena dela? Zenbat aldiz esan digute bizitzan momentu guztiak aprobetxatu behar ditugula? Zenbat aldiz entzun dugu bizitzak oportunitatea eman digula bertan bizitzeko? Ondo. Bizitzari buruz esaten diguten eta entzuten ditugun gauza onak errealak dira.

Guztiok, jaiotzen garen lehenengo momentutik bizitzan etapa batzuetatik igaro behar dugu.
Hau da, jaioberria garenean, zerbait eskatzeko negar egin behar da, gero, hitzak ikasten dira eta adin gutxirekin ibiltzen ikasten da. Handiagoa garenean, ikastolara joan, lagunak egin eta une hortik aurrera gauzak ikasiko dira, baina ez bakarrik liburu bat aurrean dugunean, baizik eta kalean, lagunekin, gurasoekin,.. edozein lekutan edo edozeinekin gauza berriak ikasten dira, nahiz eta guk ez konturatu.
Nagusiagoak izatean, lan egiten ere ikasten da, egunez egun hobeto egin ahal izateko, zure bizitza, familia, etxea.. aurrera atera ahal izateko.
Adinduak izatean, guztiok pentsatzen dugu dena ikasita daukagula, baina nire ustez ez. Nire ustez egun, ordu eta minutu guztietan ikasten gaude, nahiz eta interesik gabekoa izan.

Bizitzan, momentu onak eta momentu txarrak daude. Baina, txarrak zertarako gogoratu? Horrela ezin izango dugu ondo disfrutatu.


"Bizitza bakarra da, eta gozatu behar da"





miércoles, 8 de octubre de 2014

"Lagunak, erabakitzen dugun familia"

Beti esaten da familia gauzarik garrantsitzuena dela, eta bai, egia da. Haiek edozein momentutan daude edozertarako laguntzeko, gurasoek haien ohiturak eta haien aholkuak ematen dituzte, nahiz eta gero ez gustatu, baina beti ondo datorkie nahiz eta batzutan ezetz esan. Neba-arrebekin bizitza oso bat pasatuko duzu, hasieran, txikitan, beti esaten da "No quiero a mi hermano/a, te lo regalo" edo horrelako gauzak, baina ume txiki batek zer esango du konfidantza osoa duen pertsona bategaz? Gero, denbora pasatzen den bitartean, konturatzen zara alboan duzun pertsonarekin egon al zarela edozein momentuan, gero eta helduagoak egiten diren bitartean momentu gehiago pasatuko duzuela elkar, gauza garrantsitzuak kontatzeko esbubidea eduki...Orduan, nire ustez, neba-arrebak harreman ona izatea ondo dator.
Beste aldetik, aitona-amonak daude. Hauek bigarren gurasoak direla esan dezaket, laguntzeko asmoa daukate beti eta irribarrea ez dute galtzen... Betirako izan beharko ziren, inoiz galdu. Gero, izeko-osabak daude, lehengusuak... bakoitzak bere gauza onak ditu, ezin gaitezke inortaz kexatu.

Familia alde batera utzita. Zer esan dezakegu lagunei buruz? Harreman batzuk minutu gutxitan jaiotzen dira eta beste batzuk, aldiz, hilabeteak tardatu ahal dute. Lagunak, aukeratzen dugun familia da, guk jakin behar dugu norekin elkartuko garen eta norekin ez. Haiekin parrandan joango zara, haiekin gauza asko ikasiko dituzu, ondo pasatuko duzu, gauza dibertigarriak egingo dituzu... Azken finean, betiko izango dira, edo hori espero dugu giztiok "Lagunek txarrerako, onerako eta tontakeriak egiteko daude"

Eta hori alde batera utzita, gauza serioagoak kontatzeko aukera dago, beti prest egongo dira laguntzeko. Familiaz aparte, haiek oso ondo ezagutzen zaituzte, badakite noiz zauden txarto eta noiz ondo, eta lehenengo kasuan izanez gero, animatzeko eta elkarrizketa ona izateko eskubidea dago.

Orduan, familiaz aparte, kalean beste familia bat dago, ere bai garrantsitzuak direnak.



miércoles, 1 de octubre de 2014

Irailak hamabi



Bi mila eta hamabiko irailaren hamabian hasi zen. Hortik aurrera bizitzan pausoak eman behar dira. Guztia betirako ez du irauten, hori esaten dute behintzat; baina ez dakit batzutan onerako edo txarrerako den hoberen.

Egun honetan, bi lagun elkartu ziren, duela hilabeteak ez zirela ikusten eta orduan, hitz egiteko egun aproposa izan zen, baina denbora gutxi egongo ziren elkar, gero bakoitzak bere gauzak egitera joan behar zirelako. Batek zerbait erostera joan behar zen eta besteak, aldiz, bere koadrilako lagunekin elkartu behar zen bideo bat egiteko, sorpresa moduan.

Orduan, momentu batean, batek mobila hartu eta ikusi zuen zerbait garrantzitsua zuela irakurtzeko, eta gero, biak irakurtzean hitzik gabe geratu ziren, ezer esan barik minutu batzutan. Baina berria ona zen, bai, haiek gogo handiekin espero zutena zen, eta orduan ez dakite ez batak ez besteak zergatik mutu geratu ziren, gauza arraroa izan zen.

Minutu pare batzuk pasa eta gero, biak berriro hitz egin zuten baina agur esateko ordua heldu zen, orduan bakoitzak bere bidetik joan zen. Gero, batek bere lagunekin elkartzean, ez zuen gogorik ezer egiteko, baina azkenean pausua eman eta ahalegindu zen bideoa egiten.

Gauean, bideoa egitera joan zena, bere etxean zegoela, berriari bueltak ematen jarraitu zuen. Ez zuen sinisten; berririk onena egun horretan heldu zitzaion.

"Gutxien espero duzunean, sekula pentsatutako zeozer gertatzen da "